martes, 24 de mayo de 2011

Ikasketa-prozesurako TIC baliabideak

Gaur egun teknologia berrien presentzia etengabea da bizitzaren edozein arlotan, eta hori ikasketa-prozesuan eragin zuzena izan du. Horren adibide web 2.0 eskaintzen dituen baliabide teknologikoak izango lirateke.

Hasieran, eskoletan sartu ziren lehen baliabide teknologikoak ordenagailuak izan ziren. Ondoren arbel digital eta ikasliburuen presentzia areagotu egin zen bi helburu nagusiekin. Alde batetik, baliabide teknologikoen bitartez ikasleen ikasketak erraztea bilatzen zen eta beste alde batetik irakasleen lana errazteaz gain, irakasterako orduan aukera gehiago eskaintzea bilatzen zen.

Gaur egun web 2.0- ren bidez aukerak ugaritu egin dira hezkuntza arloko lana eskoletatik kanpo hedatuz. Hau dela eta, eskoletan metodologia eta irakaskuntza estrategiak aldatzen ari dira eta honen ondorioz, irakasleen zein ikasleen papera aktiboago bihurtu da etengabeko lanean aritu behar direlako.

Aurretik esan bezala, teknologia berriak eragin handia izan dute hezkuntza arloan, nagusiki eskaintzen dituzten aukera eta baliabide ugariak direla eta. Baliabide hauen artean blogak, foroak, eta gizarte sareak aurkitu ditzazkegu, non edonork nahi dituen edukiak zein artxiboak argitaratu ditzazke. Baliabide hauek, hasiera batean, ez ziren hezkuntzara zuzendu baina hezkuntzak ustiatu behar ditu gaur egungo gizartea bertan mugitzen delako.

Hala ere, baliabide hauen erabilpena irakasleek kontrolatu eta moldatu behar dute haien ikasleen beharretara. Baieztapen horrekin bat dator Pere Marqués, Bartzelonako unibertsitateko irakasleak, zeinen ustez eskolak ere ondo ekipaturik egon behar dira ikasleen banakako lana bultzatu ahal izateko.

Azkenik eskoletan baliabide teknologiko ugari erabili daietezke, gehienak erabiltzailearen gustuetara zein beharretara moldaturik. Hala ere badaude hainbait aplikazio  nagusiki erabiltzen direnak, hala nola Picasa, Youtube, Sildeshare, Blogger, Twitter, Tuenti, Moodle...

No hay comentarios:

Publicar un comentario