lunes, 30 de mayo de 2011

IKASGELAK DIGITALIZATUZ

 ARTIKULUAREN IRUZKINA

2009. urte amaieran, Eusko jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saileko buruak, Isabel Celaák, Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako gelak informatizatuko zirela esan zuen. Gela hauetan ikasle bakoitzak bere ordenagailua izango zuela esan zuen. Ordenagailuekin batera, arbel digitalen ezarpena azaldu zuen ere.

Baina, proiektu hau, ezin izango zen aurrera eraman gela hauetako irakasleek aurretik formakuntza bat jaso izan ez balute. Horregatik, aldaketa positiboak ikusi ahal izateko irakasleek, formakuntza egoki bat jasoko zutela esan zuen.

Esan bezala, hori 2009. urtean gertatu zen, baina gaur egun, 2011. urtean, hasiera baten zeuden helburu horiek ez dira guztiz bete.

Bai, bosgarren mailako ikasgela gehienetan, badaude, ikasle guztientzako ordenagailuak, baina ze nolako erabilpena ematen zaie? Alde batetik, informazioa bilatzeko eta bestetik, lanak egiteko. gutxienez hori da dugun iritzia. Horrek, alde txar ugari ditu. Ikasleek Internetekin lortzen duten erraztasuna beste gauza batzuetan galtzen dute: hiztegi batean bilatzen ez jakitea, arreta mantentzea zailagoa izatea, askoz zailagoa delako kontrola ...

Guzti hau ikusita, zein da irtenbide zuzena? Gure ustez, lehenik eta behin, irakasleek, formakuntza egoki bat jaso behar dute, ez soilik ordenagailu eta arbel digitalaren erabilpena. Teknologia berriek eskaintzen dituzten programak aurkeztu eta sustatu behar dira, gero geletara sartu ahal izateko. Eta gure ustez, programa horiek ez dira soilik ikasgai batera mugatu behar, edozen ikasgairekin erabili beharko zen ordenagailua,hori bai, liburuekin tartekatuz. Ikasleen motibazioa gora egingo luke, eta gaur egun, oso ondo ezagutzen dugun porrot eskolar hori, behera egingo luke.

Gutxienez, orain, Magisteritza unibertsitateetan, baliabide ugari irakasten ari dira, irakasgai ezberdinetan erabili ditzazkegun hainbat programa interesgarri umeekin lantzeko. Baina, ikastetxeetan dauden irakasle kopuru handi batek, ez du ideiarik ere ez, gauza hauetaz. Ez dakigu ondo, irakasleen interes faltagatik den edo instituzioen informazio faltagatik den, baina, noiz arte egongo gara egoera honetan? Umeak geletan aspertzen, gero eta motibazio gutxiagorekin?



Screenr bideo tutoriala

Screenr ordenagailuaren bidez grabaketak egiteko erabiltzen den baliabidea da. Hemen duzue nola erabiltzen den ikasteko bideotutorial txiki bat. Hala ere, hobeto ikasteko frogtu!

Scratch

Programa hau jolasak eta ariketak prestatzeko eta umeak erabiltzeko, edo beraiek ariketak diseinatzeko, erabili daiteke. Nola maneiatzen den ikasteko ikusi hurrengo tutoriala.

Voki bideo tutoriala

Voki nahi ditugun avatarrak egiteko erabiltzen den baliabidea da. Hemen duzue nola erabiltzen den ikasteko bideotutorial txiki bat. Hala ere, hobeto ikasteko frogtu!

Pixton bideo tutoriala

Pixton komikiak egiteko erabiltzen den baliabidea da. Hemen duzue nola erabiltzen den ikasteko bideotutorial txiki bat. Hala ere, hobeto ikasteko frogtu!

Mindomo bideo tutoriala

Mindomo kontzeptu mapak egiteko erabiltzen den baliabidea da. Hemen duzue nola erabiltzen den ikasteko bideotutorial txiki bat. Hala ere, hobeto ikasteko frogatu!


Baliabide Biltegia

Hona hemen hezkuntzan erabilgarriak diren hainbat baliabide:

Family Tree Builder
Calkulo
PQgrama
El Castellano
Childtopia
Ikasguay
Picasa
Toondoo
Slideshare
Stilus
Chartle
3000 Hiztegia
Elhuyar