![]() |
Internet navega lentamente hacia la escuela |
2006an atera zen LOEk konpetentzia digitala hartzen du bere barne. Hala ere, urte bat geroago, datuak ez ziren oso itxaropentsuak.
Nahiz eta lehen hezkuntzako eskoletatik %99,5-ak eta bigarren hezkuntzako eskoletatik %99-ak interneta izan, eta %95,6 lehenetan eta %88 bigarrenetan banda zabala izan erabilpena ez zen nahikoa.
Aztertu ziren maila guztietan erabilpena testu prozesadorera, internetetik nabigatzera eta lan pertsonalak kudeatzera laburtzen zen.
Dena den, ikusi egiten da mailetan gora joanda erabilera gehiago murriztu egiten zela. DBHn eta batxilergoan ordenagailua hilabetean behin baino gutxiagotan erabiltzen zen. Dena den, FP ikasketetan erabilera altua izaten zen(%60aren inguruan).
Informe hau egiteko autonomia elkarte guztiak parte hartu zuten Euskal Autonomia Erkidegoa eta Katalunia izan ezik. Atera ziren ondorioen artean teknologia berriek eskolen barne funtzionamenduan arazoak sortzen zituztela dago. Hala ere hau hobetu egin dela ere azaltzen zuten.
Gaur egun egoera ez da asko aldatu, nahiz eta eskola gehienetan, 5. mailatik aurrera, ume bakoitzak ordenagailu bat duen. Arbela digitalak ere ikasgela gehienetan daude instalaturik, baina arazoa bera da: Irakasleen formakuntza eza edo eskasa. Irakasleek ezin dituzte baliabide berri hauek erabili edo behar diren moduan aintzat hartu beraiei buruz beharrezkoa den formakuntza jasotzen ez badute. Baina hau ez litzateke arazo bat izan behar, irakasleek kurtsoak jasotzen dituzte baliabide hauek erabiltzen ikasteko.
Arazoa beraz, ematen diren kurtsoetan dago. Bertan erabilgarria den formakuntzarik ikasiko bazen arazorik ez zen egongo. Irakasleek ikasitakoa praktikan ezin dute jarri ikasgela batean ez delako erabilgarria.
Beste arazo bat denbora falta litzateke. Gaur egun garrantzitsua dena aspektu akademikoa da eta teknologia berriak, oraingo egoeran, denbora galtzea soilik suposatzen dute. Modu honetan, irakasleek ez dituzte erabiltzen, metodo tradizionalak azkarragoak direlako beraientzat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario