lunes, 30 de mayo de 2011

IKASGELAK DIGITALIZATUZ

 ARTIKULUAREN IRUZKINA

2009. urte amaieran, Eusko jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saileko buruak, Isabel Celaák, Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako gelak informatizatuko zirela esan zuen. Gela hauetan ikasle bakoitzak bere ordenagailua izango zuela esan zuen. Ordenagailuekin batera, arbel digitalen ezarpena azaldu zuen ere.

Baina, proiektu hau, ezin izango zen aurrera eraman gela hauetako irakasleek aurretik formakuntza bat jaso izan ez balute. Horregatik, aldaketa positiboak ikusi ahal izateko irakasleek, formakuntza egoki bat jasoko zutela esan zuen.

Esan bezala, hori 2009. urtean gertatu zen, baina gaur egun, 2011. urtean, hasiera baten zeuden helburu horiek ez dira guztiz bete.

Bai, bosgarren mailako ikasgela gehienetan, badaude, ikasle guztientzako ordenagailuak, baina ze nolako erabilpena ematen zaie? Alde batetik, informazioa bilatzeko eta bestetik, lanak egiteko. gutxienez hori da dugun iritzia. Horrek, alde txar ugari ditu. Ikasleek Internetekin lortzen duten erraztasuna beste gauza batzuetan galtzen dute: hiztegi batean bilatzen ez jakitea, arreta mantentzea zailagoa izatea, askoz zailagoa delako kontrola ...

Guzti hau ikusita, zein da irtenbide zuzena? Gure ustez, lehenik eta behin, irakasleek, formakuntza egoki bat jaso behar dute, ez soilik ordenagailu eta arbel digitalaren erabilpena. Teknologia berriek eskaintzen dituzten programak aurkeztu eta sustatu behar dira, gero geletara sartu ahal izateko. Eta gure ustez, programa horiek ez dira soilik ikasgai batera mugatu behar, edozen ikasgairekin erabili beharko zen ordenagailua,hori bai, liburuekin tartekatuz. Ikasleen motibazioa gora egingo luke, eta gaur egun, oso ondo ezagutzen dugun porrot eskolar hori, behera egingo luke.

Gutxienez, orain, Magisteritza unibertsitateetan, baliabide ugari irakasten ari dira, irakasgai ezberdinetan erabili ditzazkegun hainbat programa interesgarri umeekin lantzeko. Baina, ikastetxeetan dauden irakasle kopuru handi batek, ez du ideiarik ere ez, gauza hauetaz. Ez dakigu ondo, irakasleen interes faltagatik den edo instituzioen informazio faltagatik den, baina, noiz arte egongo gara egoera honetan? Umeak geletan aspertzen, gero eta motibazio gutxiagorekin?



Screenr bideo tutoriala

Screenr ordenagailuaren bidez grabaketak egiteko erabiltzen den baliabidea da. Hemen duzue nola erabiltzen den ikasteko bideotutorial txiki bat. Hala ere, hobeto ikasteko frogtu!

Scratch

Programa hau jolasak eta ariketak prestatzeko eta umeak erabiltzeko, edo beraiek ariketak diseinatzeko, erabili daiteke. Nola maneiatzen den ikasteko ikusi hurrengo tutoriala.

Voki bideo tutoriala

Voki nahi ditugun avatarrak egiteko erabiltzen den baliabidea da. Hemen duzue nola erabiltzen den ikasteko bideotutorial txiki bat. Hala ere, hobeto ikasteko frogtu!

Pixton bideo tutoriala

Pixton komikiak egiteko erabiltzen den baliabidea da. Hemen duzue nola erabiltzen den ikasteko bideotutorial txiki bat. Hala ere, hobeto ikasteko frogtu!

Mindomo bideo tutoriala

Mindomo kontzeptu mapak egiteko erabiltzen den baliabidea da. Hemen duzue nola erabiltzen den ikasteko bideotutorial txiki bat. Hala ere, hobeto ikasteko frogatu!


Baliabide Biltegia

Hona hemen hezkuntzan erabilgarriak diren hainbat baliabide:

Family Tree Builder
Calkulo
PQgrama
El Castellano
Childtopia
Ikasguay
Picasa
Toondoo
Slideshare
Stilus
Chartle
3000 Hiztegia
Elhuyar

Jardunaldi biltegia

Hona hemen hurrengo hilabeteetan egongo diren jardunaldiak. Baita pasatu diren batzuk, saiatu datorren urtean joaten!

Euskal Encounter 2011
Bec Bizkaia, Uztailaren 22-tik Uztailaren 25-era

Congreso Internacional de Diseño, Redes de Investigación y Tecnología para todos
Madrid, Ekainaren 27-tik Ekainaren 29-ra

II Congreso Sociedad Digital: Espacios para la interactividad y la inmersión 
Madrid, Urriaren 24-tik Urriaren 26-ra

Edulearn11 –Educación y Nuevas Tecnologías para el Aprendizaje
Barcelona, Uztailaren 4-tik Uztailaren 6-ra

I Congreso Internacional Metodologías de Aprendizaje Colaborativo a través de las TIC
Salamanca, Ekainaren 20-tik Ekainaren 22-ra

XV Congreso Nacional y I Internacional de Modelos de Investigación Educativa. Investigación y Educación en un mundo en red.
Madrid, Irailaren 21-tik Irailaren 23-ra

Simposio Multidisciplinar sobre el diseño y evaluación de los contenidos digitales para la educación. (SPDECE)
Ciudad Real, Ekainaren 15-tik Ekainaren 17-ra

Internet Eguna "Conéctate. Tu vida más fácil"
Gasteiz, Maiatzaren 12-tik Maiatzaren 17-ra

Familia ezagutzen

Family Tree Builder baliabidearekin zure familia osoaren genealogi zuhaitza egin dezakezu. Bertan garrantzitsuak diren datu guztiak sartu ditzazkezu: noiz jaio, non jaio, non bizi den orain, ezkondu bada norekin, non eta noiz, seme-alabarik duen eta hauei buruz datu guztiak. Baliabide hau erabilita horrelako genealogi zuhaitza bat lortu dezakezu:

Arazo Teknologikoak Ikasgelan

domingo, 29 de mayo de 2011

Internet eskola munduan

Internet navega lentamente hacia la escuela

2006an atera zen LOEk konpetentzia digitala hartzen du bere barne. Hala ere, urte bat geroago, datuak ez ziren oso itxaropentsuak.

Nahiz eta lehen hezkuntzako eskoletatik %99,5-ak eta bigarren hezkuntzako eskoletatik %99-ak interneta izan, eta %95,6 lehenetan eta %88 bigarrenetan banda zabala izan erabilpena ez zen nahikoa.

Aztertu ziren maila guztietan erabilpena testu prozesadorera,  internetetik nabigatzera eta lan pertsonalak kudeatzera laburtzen zen.

Dena den, ikusi egiten da mailetan gora joanda erabilera gehiago murriztu egiten zela. DBHn eta batxilergoan ordenagailua hilabetean behin baino gutxiagotan erabiltzen zen. Dena den, FP ikasketetan erabilera altua izaten zen(%60aren inguruan).

Informe hau egiteko autonomia elkarte guztiak parte hartu zuten Euskal Autonomia Erkidegoa eta Katalunia izan ezik. Atera ziren ondorioen artean teknologia berriek eskolen barne funtzionamenduan arazoak sortzen zituztela dago. Hala ere hau hobetu egin dela ere azaltzen zuten.

 Gaur egun egoera ez da asko aldatu, nahiz eta eskola gehienetan, 5. mailatik aurrera, ume bakoitzak ordenagailu bat duen. Arbela digitalak ere ikasgela gehienetan daude instalaturik, baina arazoa bera da: Irakasleen formakuntza eza edo eskasa. Irakasleek ezin dituzte baliabide berri hauek erabili edo behar diren moduan aintzat hartu beraiei buruz beharrezkoa den formakuntza jasotzen ez badute. Baina hau ez litzateke arazo bat izan behar, irakasleek kurtsoak jasotzen dituzte baliabide hauek erabiltzen ikasteko.

Arazoa beraz, ematen diren kurtsoetan dago. Bertan erabilgarria den formakuntzarik ikasiko bazen arazorik ez zen egongo. Irakasleek ikasitakoa praktikan ezin dute jarri ikasgela batean ez delako erabilgarria.

Beste arazo bat denbora falta litzateke. Gaur egun garrantzitsua dena aspektu akademikoa da eta teknologia berriak, oraingo egoeran, denbora galtzea soilik suposatzen dute. Modu honetan, irakasleek ez dituzte erabiltzen, metodo tradizionalak azkarragoak direlako beraientzat.

martes, 24 de mayo de 2011

Ikasketa-prozesurako TIC baliabideak

Gaur egun teknologia berrien presentzia etengabea da bizitzaren edozein arlotan, eta hori ikasketa-prozesuan eragin zuzena izan du. Horren adibide web 2.0 eskaintzen dituen baliabide teknologikoak izango lirateke.

Hasieran, eskoletan sartu ziren lehen baliabide teknologikoak ordenagailuak izan ziren. Ondoren arbel digital eta ikasliburuen presentzia areagotu egin zen bi helburu nagusiekin. Alde batetik, baliabide teknologikoen bitartez ikasleen ikasketak erraztea bilatzen zen eta beste alde batetik irakasleen lana errazteaz gain, irakasterako orduan aukera gehiago eskaintzea bilatzen zen.

Gaur egun web 2.0- ren bidez aukerak ugaritu egin dira hezkuntza arloko lana eskoletatik kanpo hedatuz. Hau dela eta, eskoletan metodologia eta irakaskuntza estrategiak aldatzen ari dira eta honen ondorioz, irakasleen zein ikasleen papera aktiboago bihurtu da etengabeko lanean aritu behar direlako.

Aurretik esan bezala, teknologia berriak eragin handia izan dute hezkuntza arloan, nagusiki eskaintzen dituzten aukera eta baliabide ugariak direla eta. Baliabide hauen artean blogak, foroak, eta gizarte sareak aurkitu ditzazkegu, non edonork nahi dituen edukiak zein artxiboak argitaratu ditzazke. Baliabide hauek, hasiera batean, ez ziren hezkuntzara zuzendu baina hezkuntzak ustiatu behar ditu gaur egungo gizartea bertan mugitzen delako.

Hala ere, baliabide hauen erabilpena irakasleek kontrolatu eta moldatu behar dute haien ikasleen beharretara. Baieztapen horrekin bat dator Pere Marqués, Bartzelonako unibertsitateko irakasleak, zeinen ustez eskolak ere ondo ekipaturik egon behar dira ikasleen banakako lana bultzatu ahal izateko.

Azkenik eskoletan baliabide teknologiko ugari erabili daietezke, gehienak erabiltzailearen gustuetara zein beharretara moldaturik. Hala ere badaude hainbait aplikazio  nagusiki erabiltzen direnak, hala nola Picasa, Youtube, Sildeshare, Blogger, Twitter, Tuenti, Moodle...